XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1839 URRILLA 25

Egi galanta, bai, auxe.

Ludi ontan ez da zorion osorik.

¡Egi galanta!.

Gaur, bi illabeteko mutualdi ondoren, itzegitea debekatu zigun erabakia beste agindu berri batek autsi ta atzera zuenganontz gatozkizuten pozak zoratu bearrean giñalarik, negarbide berri bat iriki digu gure berpizte-egunak.

Lege-zarrak gaur 92 urte galdu genitun.

Gaur 92 urte errege zital batek geron burujabetza ostu zigun.

Negarbidea esan det.

Baña ez, ez dezagun negarrik egin.

Atzera begira bizi danak, ez du aurrerakada aundirik egin oi.

Gure asabak au... ta gure asabak ura... izan zirala, ta beti gure azabak goratuaz, aiek malda beran utzitakoa, iya apurtuan darabilgu guk gaur.

Aurrera begira dezagun.

Ainbeste aitatutako elebitza gure esku utzi digute.

Ona gure pizkunde biderako izkillurik egokienetakoa.

Eragozpenen bat jartzen digutenean, kokordillo malkoak ugari ixuri oi ditugu.

Eskubideren bat aitortzen digutenean, eskatzen degunaren gai gerala adierazi dezagun.

Argi ta garbi, ordea.

Euskera.

Ona gure indarra.

Euskera baztertzeak galdu gindun.

Euskerak gaizkatuko gaitu.

Ez dago bestela biderik.

Gañontzeko bideurratze guziak, au gabe, alperrikakoak ditugu.

Au lagun dutela, guziak dira txit onurakorrak.

Eta sinistu, anaiak, au ikusten ez degun bitartean illuntasunik beltzenean ala lañupean ibilliko gera, baña ez degu argi osorik nabaituko.

Gora biotzak aberkideak, eta egunero Euskal Orri oneri begiratutxo xamur egin gabe EL DIA eskutatik ez uzteko asmo sendoa artu.